NAFARROAKO OGASUNA
Elkarretaratzea egin dute negoziazioetan aurrerapausorik ez dagoela salatzeko

6 hilabete baino gehiago igaro dira produktibitate osagarria Ogasuneko langile guztiei hedatzeko aukera ematen duen arau aldaketa onartu zenetik eta oraindik ez da dagokion mahai sektoriala deitu ere egin.
Langileen Batzordea osatzen duten bost sindikatuek (UGT, CCOO, AFAPNA, LAB eta ELA) Nafarroako Gobernuari eskatu diote erantzun ditzala egiteke dauden gainerako lan eskaerak, hala nola lan kargak arintzea, Zergadunen Arreta eta Ikuskaritza zerbitzuetako plantilla indartzea, eta TRACASAra lana kanporatzeari uztea eta behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea.
Horregatik guztiagatik, Langileen Batzordeak mobilizazioei berriro ekitea erabaki du, negoziazio mahairik ez dagoelako. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, ez dute baztertzen mobilizazioen intentsitatea handitzea.