Irunberriko Nordex Blades (Acciona)
Elkarretaratzea egin dute soldata hobetu eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmenaren alde

Enpresa batzorde osoak (ELA, CCOO, UGT, LAB eta ESK) deituta, langileek elkarretaratzea egin dute negoziazioaren aurkako enpresaren jarrera salatzeko, aurreko hitzarmeneko lan baldintzak okertu nahi baititu.
Irunberriko Nordex Blades (Acciona) enpresak 800 langile inguru ditu, eta airesorgailuetarako palak egiten dituzte.
Enpresako lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena 2022an amaitu zen, eta ordutik hurrengoa negoziatzen ari dira. Enpresa batzorde osoak soldatak hobetu eta lan orduak murriztuko dituen hitzarmena aldarrikatzen du, besteak beste. Baina enpresaren proposamena egungo lan baldintzak okertuko dituen hitzarmena da.
Egoera honen aurrean, batzorde osoak txanda aldaketan kontzentratzeko deialdia egin die langileei, lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat negoziatzea eskatzeko.