Elkarretaratzea egingo dute Ertzainek lan baldintzak hobetzeko

2010/02/01
ELAren esanetan Ertzaintzan bizitzen ari den egoera jasangaitzagoa da unetik unera. Azken aldian Herrizaingo Saila hartzen ari den erabakiak direla-eta, ertzainen haserrea eta kezka gero eta handiagoa da egunez egun.

ELAko atal sindikalak dionez, neurri guztiak murriztaileak eta inposatzaileak dira Langileen premia larria dela-eta sektorea baldintza kaskarretan dago lehendik ere, eta erabaki horiek egoera okertu baino ez dute egiten.

Rodolfo Ares, Barne Sailburu Ertzainen lan-baldintzekiko erabateko mespretxua erakusten ari da eta norgehiagoka eta haserrea erabiltzen du polizia-operazio bakoitzari etekin politikoa eta alderdiaren aldekoa ateratzeko, adierazi du ELAk. haiekin; izan ere, baza garrantzitsuak ditu alde Eredu berri hori ezartzeko.

Herrizaingo Sailak alde bakarreko erabakiz bukatutzat eman du negoziazioa, eta orain, Ertzaintzaren barnean mugimendu sindikal aldarrikatzailea ahultzeko saioa egin du, atzaparkada artikulatu baten bidez indarrean den Hitzarmena aldatuz.

Tokitan geratu dira Ares Kontseilariaren asmo onak eta negoziaziorako jarrera, kargua hartu ondoren ELArekin izandako bi bileretan esandakoaren harira erakutsitako borondate hura.

Sindikatuarentzat gutxieneko ukaezinak dira, besteak beste, langile-zerrenda handitzea, komisariairik eta posturik ez ixteko konpromisoa, ordutegi malguaren eta zaintaldeen erregulazio arrazionala, bigarren jarduera erregulatzea, aparteko orduen malgutasun, mugikortasun eta ugaritzearekin bukatzea.

Egoera honen aurrean otsailaren 19rako elkarretaratzea deitu du ELAk Bilbon.