ETXEBIZITZA ESKUBIDEA

Elkarretaratzea etxebizitzaren negozioa salatzeko

2024/01/29
Etxebizitza politiken inguruko kongresua Euskalduna Jauregian ospatzen ari den bitartean elkarretaratzea egin dugu Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen sareak deituta. Espekulazioa oinarri den bitartean etxebizitza eskubidea ezin dela bermatu salatu dugu.

'Negozioa den bitartean, ez da eskubidea izango' lelopean Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen sareak elkarretaratzera deitu du eta ELA bertan izan da Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartarekin batera. Izan ere, Bilboko Euskalduna Jauregian etxebizitza politikei buruzko nazioarteko kongresua antolatu du Eusko Jaurlaritzak.

Elkarretaratzearen bitartez salatu nahi izan dugu Jaurlaritzak beste behin bere burua zuritu nahi izana, eta etxebizitzarekin negozioa egiteari uzteko exijitu dugu. ELAk uste du etxebizitza eskubidea bermatzeko ezinbestekoa dela alokairu sozialaren parkea eta inbertsio publikoa nabarmen handitzea.