Osasun Garraioa

Elkarretaratzea Osakidetzako langileekin parekatzea eskatzeko

2023/06/02
Osasun garraioko langileek mobilizatzen jarraitzen dute patronalari Osakidetzako langileen pareko baldintzak jasotzen dituen hitzarmena eskatzeko.

Sektoreko langileek salatu dute enpresek negoziazioa blokeatu dutela eta Osasun Sailak ez duela ezer egiten.

Negoziazio mahaiaren bilera aprobetxatuz, langileek elkarretaratzea egin dute patronalari soldata eta lan baldintzak Osakidetzako langileekin parekatzea ekarriko duen proposamen bat eskatzeko.

Patronalak 9 milioi euro jaso ditu administrazioaren aldetik, pandemiak bere emaitza kontuetan izan duen eraginagatik, eta % 2ko soldata igoera baino ez du eskaintzen, sindikatuek planteatutako beste inolako aldarrikapenetan sartu gabe.

Egoerak horrela jarraitzen badu eta negoziazio bilerek edukirik ez badute, ELAk mobilizazioak areagotzea eta sektorean greba egunak deitzea proposatuko du.