Elkarretaratzeak lan baldintza eta lanpostuen defentsan

2012/12/18
Elkarretaratzeak lan baldintza eta  lanpostuen defentsan
Murrizketarik ez eta gabonetako aparteko paga ordaindu lemapean ehunka ordezkari elkarretaratu da gaur eguerdian Lakuan ELAk deituta. Iñigo Urkullu, Lehendakari berriak, inbestidura eztabaidan behin eta berriz adierazitakoa salatu nahi izan dute, euskal administrazioa %20an murrizteko intentzioa hain zuzen ere.

Gobernu berriari, besteak beste, honoko aldarrikapenak egin dizkio ELAk:

  • Berehala, Gabonetako ordainsaria abenduan ordaindu dezala. Berau ordaintzen ez badute, zerbitzu publikoetako langileok erosahalmenaren %20a galduta izango dugu azken bi urteetan.

  • Berehala, lanpostuak bermatzea.

  • Berehala ordezkapenak egitea.

  • Asteko 35 orduko lanaldia, lizentziak, baimenak eta eskubide sindikalak orain dauzkagun era berean mantendu ditzala eta IT egoeretan osagarriak berrezarri ditzala.