Elkarrizketa sozialak enplegu suntsiketa babesten du

2009/07/15
ELAko 1.500 ordezkarik salatu du uztailaren 15ean Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak enplegu dossierren inguruan daraman jarrera. Manifestazioa Europa Jauregiaren ingurutik abiatu eta Lakuan amaitu da.

Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusiaren hitzetan “Gobernua aldatu arren langileok ez dugu ezer positiborik sumatu”. “Patxi Lopez Lehendakaria hamaika eragile sozialekin elkartu da, baina enpresariek agertu dira irrifartsuen bileren ostean, orain ere nahi dutena lortuko dutela baitakite”.

Bestalde, Gema Zabaletak enplegu erregulaziorako txostenak zorrotz aztertuko zituela zioen arren, gauzak beste modu batera egiten ari dira. “Jakina da, enpresariek ongi baino hobeto dakite, akordioa egon ala ez txostenak onartu egiten direla”, azpimarratu du ELAko idazkari nagusiak.

Muñozen esanetan “enpresariek ez dute gobernuen aldetik inolako eragozpenik nahi duten enplegu suntsiketa aurrera emateko eta egunero egunero enplegu ajusteak ematen ari dira gobernuen laguntzaz”.

Elkarrizketa sozialaren helburua enplegu suntsiketa honi babesa ematea dela eta ez Madrilen ezta ere Gasteizen behin-behinekotasuna murrizteko erabakirik hartzeke jarraituko dutela aurrerantzean adierazi du. “Enplegu politika errotik aldatzen ez den bitartean jai dugu eta hori denek dakite, beste guztia antzerki hutsa da”.