Elkartasun mezua Omnium Cultural eta ANCri

2017/10/17
Adolfo Muñoz "Txiki"k elkartasun mezua helarazi die Omnium Cultural eta ANCri sindikatuaren izenean. Honela dio ELAko idazkari nagusiak: "Eskubide eta askatasunik oinarrizkoenak zanpatzen ari diren une latz hauetan, eta horrek zuei bereziki eragiten dizuetelarik, gure elkartasuna helarazi nahi dizuegu ordezkatzen ditugun euskal langileen izenean. Estatuak ezin izango du garaitu eraiki duzuen kapital politiko eta soziala, bakean oinarritua eta demokratikoa".