Elkartasuna Alfredo Remirezi (@erreharria) #alFREEdo

2017/10/25
Espainiako Auzitegi Nazionalak Alfredo Remirez urtebetez kartzelara sartzea agindu du, 2005. urtean Amurrioko festetan dispertsioa salatzen zuen panpina bat ateratzeagatik. Gainera, otsailean, Remirezek beste zigor bat jaso zuen, sarean idatzitako hainbat txiorengatik.

ELAk Alfredo Remirez jasaten ari den jazarpena salatu nahi du. Auzitegi Nazionalaren erabakiaren atzean mendeku politika argi bat dago. Remirez kartzelara bidaltzea Espainiar Estatuak adierazpen askatasunaren aurka egiten duen beste eraso larri da.