Elkartasuna Aminetu Haiderrekin

2009/12/14
ELAko 150 kide inguru elkarretaratu dira Espaniako ordezkaritzaren egoitzaren aurrean Aminetu Haidar, militante sahararrari elkartasuna adierazteko. Aminetu giza-eskubideen aintzindaria da bere herrian eta hilabete bete du gose greban Lanzaroteko aireportuan. Asteburuan ELAko batzorde nazionaleko kideen bisita jaso zuen. Era honetan, Adolfo Muñoz, idazkari nagusiak, Marokok Mendebaldeko Saharan ezarri duen okupazio politika salatu du.