Elkartasuna Metroces-eko langileekin

2006/11/16
Ia 200 lagunek parte hartu dute gaur eguerdian, azaroak 16, Gasteizen Metroces enpresako langilei elkartasuna adierazteko egin den manifestazioan. Manifestariek salatu nahi izan dute geriatrikoaren kudeaketaz arduratzen den Metroces enpresak langileak kaleratu izana. Lan hitzarmenaren negoziaketetan izaten ari den blokeoa ere salatu dute.

Era honetan, Arabako Foru Aldundiaren parte hartze zuzena eskatu dute egoera honi irtenbide bat aurkitzeko.