Elkartasuna Saharako herriarekin

2010/11/08
ELAk elkartasuna adierazi du Saharako herriarekin, indar marokoarrek hainbat lagun hil baitituzte protesta egiteko kanpaldian indarrez sartuta.

ELAk berriro exigitzen dio nazioarteko komunitateari berehala geldiarazi dezan Marokok saharar herriaren kontra daraman errepresio eta giza-eskubideen bortxatze estrategia. Halaber, ELAk eskatzen du Saharako herriari errespeta diezaiotela autodeterminazioari buruz erabakitzeko erreferenduma egiteko zor zaion eskubidea, hala aitortzen baita Nazio Batuen ebazpenetan.

ELAren ustez saharar herriaren giza eskubideak eta eskubide politikoak urratuagatik Marokorekiko jarrera izugarrizko tolerantzia eta utzikeria da; hango gobernuaren jokabidea gaitzetsi eta zigorrak ezarri behar zaizkio.

ELAk langileei dei egiten die eraso bortitz hau salatzeko eta saharar herriari elkartasuna adierazteko egiten diren protesta ekitaldietan parte har dezaten.