Elorrieta: Jaurlaritzak sindikatuen kritikak nola edo hala isildu nahi ditu
2008/05/01
Milaka pertsonek hartu dute parte Maiatzaren Lehena dela eta ELAk Bilbon antolatu duen manifestazioan. Aurretik, Jose Elorrietak, idazkari nagusiak, eta Adolfo Muñozek, idazkari nagusiaren albokoak, sindikatuko kideen aurrean hitz egin dute. Elorrietaren esanetan, Eusko Jaurlaritza Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegiaren bitartez sindikatuak zigortu nahi ditu, askatasun sindikala mugatu, eta bide batez merkataritzako multinazionalak babestu. “Konpetentziaren izenean nahi dutena da justu kontrakoa: konpetentzia desagertzea, enpresa txikiak ixtea”.
ELAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "langileak gero eta gehiago baloratzen dutela gure lana, gure konpromisoa eta horregatik afiliazioa gora doala, batez ere emakumeen eta gazteen artean". Elorrietak Jaurlaritzak sindikatuen aurka jotzeko plan bat duela berretsi dut, eta edozein kritika isildu nahi duela.
Elorrietak ETAk ez duela lekurik esan eta gero langileok ekintza militarren eta neoliberalismo erasokor baten artean gaudela azpimarratu du.