Elorrietak Iñaki Uriaren askatasuna eskatu du eta Auzitegi Nazionalaren erabakia gaitzetsi du

2004/04/28

Jose Elorrieta, ELAko idazkari nagusiaren esanetan Iñaki Uriari Auzitegi Nazionalak jarritako bermea astakeria eta onarezina da. Elorrietak Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan eginiko adierazpenetan gogor gaitzetsi du erabakia hau eta Iñaki Uriak kalean egon beharko lukeela gaineratu du."Euskalgintzak Iñaki Uria bezalako langile amorratuen premian dago eta honelako erabakiak ez dute normalizazioan laguntzen".