Elorrietak prekarietatea eta enpleguaren kalitate eskasa salatu ditu Europako Sindikatuen Konfederazioaren kongresuan

2007/05/21
ELAren idazkari nagusi Jose Elorrieta Europako Sindikatuen Konfederazioa maiatzaren 21etik 24ra Sevillan burutzen ari den kongresuan parte hartu du. Elorrietak prekarietatea eta enpleguaren kalitate eskasa salatu ditu. Era berean 'flexisegurtasuna' deitzen dutena kritikatu du, prekarietatea handitu eta lan merkatuaren baldintzen okertzea dakarrelako.

'Flexisegurtasunaren' inguruko eztabaidan parte hartu du Elorrietak maiatzaren 22an. Hitz gogorrak izan ditu eztabaidan Elorrietak. Izan ere, idazkari nagusiak azpimarratu duenez "enpleguaren kalitatea oso eskasa izaten jarraitzen du. Lan merkatura sartzen diren gazte eta emakumeen soldatak 1000 euroko kopuruaren azpitik daude kasu gehienetan. Flexisegurtasunak soilik kaleratzeak merketzeko alio du, eta enpresarien irabaziak handitzeko".