Elorrioko Betsaide enpresatik kaleratutako behin-behineko hamabost langileak berriz kontratatzeko exijitu du ELAk

2020/04/14
ELAk Elorrioko Betsaide enpresako behin-behineko 15 langileren kaleratzea salatu du, eta langile horiek berehala berriz kontratatzeko eskatu. Gainera, sindikatuak salatu du, gainerako langileak ez bezala, kaleratutako langile horiek ez zirela enpresak martxoaren 30ean ezinbesteko arrazoiengatik aurkeztutako ERTEan sartu (ERTE hau egun gutxiren buruan deuseztatu zen).

Langile horiek egiturazko lanpostuak bete dituzte enpresan, eta, ELAren iritziz, langile mugagabeen izaera berbera izan behar dute.

ELAk aurreratu du ez duela kaleratze bakar bat ere onartuko, eta eskura dituen baliabide guztiak erabiliko dituela berehala berriz kontratauak izan daitezen.