Emaitza positiboak EAE-ko hezkuntza publikoko hauteskundeetan

2007/02/15
ELA-Gizalanek oso modu baikorran baloratu ditu EAE-ko hezkuntza publikoko eremuan otsailaren 14ean gauzatu diren hauteskunde sindikalen emaitzak. Honela hezkuntza munduan ELAK mantenduriko lan ildoak sendoturik ageri dira gaurko egunean.

Hauteskunde prozesu honetan eskuhartu duten sektore guztiak kontutan harturik, 274 delegatuetatik ELAk 62 delegatu lortu ditu eta honek %22,62 suposatzen du. Hauteskundeak izan dituzten sektoreak hauek izan dira: EHU (Unibertsitatea), Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionariak, Irakasle Hezitzaileak, Zerbitzuetako pertsonala eta erilijioko irakasleria. Aurreko hauteskunde prozesuarekiko, kolektibo ezberdinen uztarketa dela eta, 2003an baino 12 ordezkari gutxiago aukeratu dira.

Azken lau urtetan ELA-Gizalanek buruturiko lanaren errekonozimendua adierazten dute emaitza hauek, eta bide batez, ELAk bere osotasunean ordezkatzen duen sindikal eredua. Honen ondoren ELA prest dago, gehiengoaren arauak errespetatuz, beharrezko batasun sindikala bultzatzera hain zuzen irakasle eta zerbitzuetako langileon errekonozimendu eta duintasunezko jomugarekin.

Azkenik, hauteskunde prozesu honetan eskuhartu duten sektore guztietako langileak zoriondu nahi ditu ELAk eta, bestetik , ELAri bozka eman dioten langileoi bereziki eskerrak adierazi. Hezkuntza Sistema Publikoarekin bere konpromezua berresten du ELAk, eta bide batez hezkuntza sektoretako langileon bizi eta lan baldintzak hobetzen borrokatzeko asmo irmoa.