Emaitzak hobetuz negoziaketa kolektiboan

2002/03/13
Joan urteko negoziaketa kolektiboan aurreko urteotako emaitzak gainditu ziren. Emaitzak hobeagoak izan ziren ELAk gehiegoa duen enpresetan.

Joan urteko negoziaketa kolektiboan aurreko urteotako emaitzak gainditu ziren. Emaitzak hobeagoak izan ziren ELAk gehiegoa duen enpresetan. Honela, soldaten bataz-besteko igoera %4,61ekoa izan zen bitartean, ELAk gehiengoa duen enpresetan igoera 6,31koa izan zen. ELAk nagusitasuna duen lantegietan lan ordutegiaren murrizketa handiagoak eta kontratazio hobekuntza gehiago lortu ziren.