Emakumearen Eguneko elkarretaratzeak

2008/03/03
Bizitza laborala, familiarra eta pertsonala bateragarri egitearen beharra. Hori da ELAk 2008ko martxoaren 8rako aukeratu duen gaia. Arazoak milaka emakumeei eragiten die gurean. Emakumeak dira lan merkatuaren prekarietatea zein zerbitzu publikoen gabeziak gehien sufritzen dituztenak.

Horregatik, emakumea da bizitza laborala, familiarra eta pertsonala bateragarria egiteko arazo gehien dituena. Hori salatu nahi dugu martxoaren 8an.

ELAk uztartze planak paperean, eskubideak airean izeneko hitzaldiak antolatu ditu martxoaren 7rako. Hitzaldietan, emakumeek mundu laborala, familiarra eta pertsonala uztartzeko emakumeok dituzten oztopoak azterttu dira. Hitzaldi guztiak 10:30tan hasi dira Bilboko Bidebarrieta liburutegian, Donostiako Okendoko kultur etxean, eta Gasteiz eta Iruñako egoitzetan.

Hitzaldien ostean, 12:30tan kontzentrazioak egin dira Emakume-lanak, pobreziaren feminizazioa lelopean Bilboko Plaza Biribilan, Donostiako Boulevard-ean, Iruñako Udaletxearen aurrean eta Gasteizko Correos-en.