Emakumeen aurkako bortizkeria salatu du ELAk

2011/11/25
Emakumeek pairatzen duten bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-ta, ELAk Bilboko Arriaga Plazan deitutako elkarretaratzean ehunka pertsonak .parte hartu dute

Jone Bengoetxea, berdinatsun alorreko arduradunak bortizkeria sexistaren erroa emakume eta gizonen arteko sakoneko desberdintasun estrukturala da, lanean, etxean zein bizitzako esparru guztietan.

ELAk indarra eta konpromisoa batzen ditu zinezko berdintasunaren aldeko borroka honetan, batez ere lantokietako negoziazio kolektiboan eta kaleko mobilizazio sozialean. Feminismoak sustatu eta eraikitako borroka, guztion artean egiteko borroka, zeina gaur gaixotasun kroniko honen aurka dagoen prebentziorik eta irtenbiderik egokiena baita; gaixotasun latza, esan dezagun, aurten dagoeneko sei emakumeren heriotza ekarri eta beste askoren bizitza egunero kolpatzen baitu.

Irakurri iritzi artikulua

 

Irakurri hitzaldia