Emakumeen aurkako bortizkeria salatuko du gehiengo sindikalak

2010/11/23
Euskal Herrian aurten brtizkeria sexistak 6 emakume hil dituela azaldu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek. Nazioarteko Emakumeen Indarkeriaren aurkako eguna dela-ta, azaroaren 25an Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizen egingo diren manifestazioetan parte hartzeko dei egin dute.

Sindikatuotako ordezkariek emakumeek lan munduan dituzten baldintzak duintzea eta diskriminazio oro desagerraraztea exijitu dute. Era berean, lantokietan zinezko berdintasun planak, beteheharrekoak izango direnak, eskatu dituzte.

Irakurri deialdiaren arrazoiak

 

Sindikatuok deitutako elkarretaratzeak  eguerdiko 12etan izango dira honoko lekuetan:

Donostia- Boulevar

Gasteiz- Andre Mari Zuriaren Enparantzan

Bilbo- Arriaga Plaza

Iruñea- Udaletxe ingurua

 

Gehiengo sindikalak bat egiten du ere egun berean arratsaldean Mugimendu feministak deituriko manifestazioekin :

19:30 Bilbao: Arriaga  Plaza 

19:30 Donosti: Boulevar

19:30 Gasteiz: Andre Mari Zuziaren Enparantza

20:00 Iruañea: Gaztelu Plaza