Emakumeen aurkako indarkeriak ez du etenik

2016/01/27
Emakumeem Mundu Martxak -ELA tarteko- elkarretaratzeak deitu ditugu biharko, urriak 28, Euskal Herriko herri eta hiriburuetan astelehenean Gasteizen izandako hilketa salatzeko.

EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAren oharra:

ALICIA eraila. Astelehenean Gasteizen gizon batek leihotik behera bota zuen haurra. EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREN ADIERAZPENA:

Astelehen goizaldean izan zen erasoa, hiriburuko Askatasuna kalean. Ertzaintzak 30 urteko gizoneko bat atxilotu zuen, haurra leihotik botatzea egotzita. Neskatoaren amarekin liskarrean ari zela zabaldu zen orduan; gerora, ordea, ikerketa iturriek jakinarazi dute gizona sexu abusuak egiten ari zitzaizkiola haurrari, eta emakumeak harrapatu egin zuela. Leihotik bota zuen 17 hilabetetako haurra eta hil egin du. Emakumeari ere erasotu egin zion kristal bat sartu zion lepoan. Emakumeon aurkako beste eraso honen aurrean Euskal Herriko Mundu Martxaren Plataformak honako hau adierazi nahi du:

  • NAZKATUTA gaude. Haserre ez, oso haserre. Beste behin ere, emakumeon aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude, gure gaitzespen osoa eta salaketa irmoa egin nahi dugu ezer baino lehen.

  • Kontziente gara, emakumeon aurkako indarkeriak ez duela etenik, eta honen aurrean ezin dugu gure amorrua, nekea eta haserrea besterik adierazi.

  • 2015a gogorra joan da eta 2016a ere gogor hasi dugu, emakumeon aurkako erasoek ez baitute etenik izan, eta ezin dugu ahaztu Euskal Herrian jada indarkeria matxistak hil dituen emakumeak. Gogoan zaituztegu!

Beraz, ozen diogu: nazkatuta gaude eta ez gara isilduko! Emakumeok aske bizitzeko eskubidea dugulako,

Elkarretaratzeak deitu ditugu BIHAR, OSTEGUNEAN Euskal Herriko herri eta hiriburuetan, ASTEAZKENEAN izango dira mobilizazioak.