Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bilkurak

2008/12/30
Abenduaren 29an gizonezko batek bere bikotea hil zuen Errenterian. ELAk emakumeen kontrako indarkeria kasu berri hau salatu nahi du. Horregatik, dei egiten die herritarrei Emakumeen Mundu Martxak Euskal Herriko herri eta hirietan antolatu dituen bilkuretan parte hartzeko.

2008. urtea bukatzear dagoen honetan datuak ikaragarri gogorrak dira: indarkeria matxistaren ondorioz sei emakume hil dira Euskal Herrian.