Emakumeen Mundu Martxak ekitaldiak antolatu ditu abenduaren 10rako

Abenduaren 10ean, Emakumeen Mundu Martxak osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostia, Bilbo eta Iruñean.
Kaledonia Berritik hasi eta Seattle bitarte 24 orduz kaleak astintzen ariko gara, munduan gertatzen ari denaren aurrean, adi gaudela adierazteko, emakumeon aurkako ofentsibari gure erresistentzia agertzeko eta alternatibak ezagutarazteko.
Euskal Herrian ere mobilizazioak izango dira 12tatik 13ak arte:
Bilbon, plaza Zirkularrean, Aerobitoi herrikoi saioa.
Donostian, Bulebarrean, Aerobitoi herrikoi saioa.
Iruñan, Udal plazan, kontzentrazioa eta mural pintaketa.