EMAKUMEENGANAKO BORTIZKERIAREN KONTRAKO EGUNA

2003/11/21

Azaroak 22, larunbata manifestazioa gaueko 12etan San Frantzisko Plazan Bilbon.

Azaroak 25, asteartea manifestazioa 19:30etan Arriaga Plazan.

MANIFESTAZIO ZARATATSUA

Manifestua:

- Gaur, azaroak 25, emakumeekiko bortizkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Mirabel ahizpa aktibista politikoak gogoan hartuz aitortu zen egun hau, 1981 eko Latinoamerika eta Karibeko lehenengoko topaketa feministan. Errepublika Dominikanako diktadorepeko polilla sekretuek gaurko egunean erahil baitzituzten emakumeok.

- Genero bortizkeriaren aurkako egun internazional honetan, Mirabel ahizpei gertatutakoa salatu nahi dugu, zein munduko beste herrialdeetan egunero-egunero gertatzen direnak. Emakumeen aurkako bortizkeria iraunarazten duten erasotzaile zein jarrera hauen gaizkideak direnak salatu nahi ditugu.

Zergatik, nortzuk dira genero indarkeriaren gaizkide era arduradunak?:

- Indarkeria darabilenak, berau iraunarazten duenak, bortizkeria dagoela jakin arren ezkutatzen duenak, salatzen laguntzen ez duenak, salatzeko baliabide juridiko, legal, sozial, kultural eta hezitzaileak bere esku dauzkanak, baina ezer gutxi egiten duenak arazoari aurre egiteko, morboa eta estadistika zifra hutsak besterik ikusten ez duenak eta berauen atzean sozialki zein ekonomikoki dauden emakume desbabestuak ikusten ez dituenak erasotzaileei babesa emanez, emakumeoi lanpostu eta etxebizitza duinerako bidea ematen ez digutenak, emakumeen independentzia ekonomikorako bidea ukatzen duenak, hiritartasun eskubidea ahalbidetzen ez digunak, edozein gunetan sexual zein moralki erasotzen gaituenak.... Emakumeen eskubideak ziurtatzen ez dituenak.

* Zifra gehiagorik ez
* Bortizkeriarik ez
* Erasorik ez, erantzunik gabe
* Irtenbideak eskatzen ditugu. Errespetua eskatzen dugu
* Inor ez dadin biktima izan
* Inor ez dadin gaizkide izan

- Emakume guztiok eraso sexista eta sexualak jasan ditzakegu. Emakume ezinduengan tratu txarrak jasateko arriskua areagotzen da ( ikerketen arabera beraiengan eraso sexualak biderkatzen dira), eta gainera, arrazoi politiko, sozial edo legalak direla medio desbabestuago aurkitzen dira emakume presak, etorkinak, prostitutak, drogodependienteak, independentzia ekonomikorik ez daukaten emakumeak, haurrak,...

- Erasoak egunero, toki guztietan eta maila sozial guztietan ematen dira.

- Nagusi den ideologi eskuindarrean zein ezkertiarrean ere behar bestetan emakumeek jasaten dituzten erasoak saltatzen ez dituztelako.

Beraz:

X Erasoak ezin ditzakegu isilpean gorde. Erantzun behar ditugu, norberagandik hasita erantzun emanez (arazo hau ezkutatuz edo ignoratuz ezin baitiezaiokegu arazoari aurre egin ) .
X Egunero, egunero bortizkeria egoerak ikuskatu, aurre egin eta erantzunkizunak eskatu behar izango dizkiegu berauen arduradunei.
X Erantzunkizunak eskatu beharko dizkiegu emakumeen aurkako bortizkeria babesten duten arlo judizial, politiko, instituzional edo ekonomikoko arduradunei. Arazoari benetako konponbidea eman diezaioten eskatuz, arazoaren muinera joz eta neurriak hartuz, hots, Eraso sexistei aurre egiteko benetako egitasmo integrala martxan jarriz.
X Erantzunkizun politiko eta jarraia ezinbestekoa da. Aurrekontuetan isladatuta egon behar dena, ostean gizarteko arlo guztietan garatuko diren egitasmoak abiadan jarriz ( gobernu organoetan, arlo juridikoetan, poilizian, familian, lantokian, ikastetxe eta unibertsitateetan...). Emakume eta gizonen arteko berdintasuna ahalbidetuko duena, zein genero bortizkeriaren deuseztapena.

Guztion lana da bortizkariarekin amaitzea, bortizkeria ez da norbanakoaren arazoa soilik, guztiona, baino. Eraso sexistei erantzun sozial zorrotza emateko kapaz izan behar daga. Euskal gizarteak bortizkariarekin amaitzeko borondatea agertu behar du . Gizon era emakumeen arteko berdintasun zein errespetu zein justizian oinarritutako harremanak ziurtatuko dituena.

EZ ISILDU, EZ ONARTU, ERANTZUN!!!