'Energia urriko mundu baterako gida' liburuaren aurkezpena

2007/11/20
Manu Robles-Arangiz Institutua fundazioak Energia urriko mundu baterako gida liburua aurkeztu du ELAk Bilbon duen egoitzan. Gorka Buenok idatzitako liburuak egungo energia egoera, administrazioen planak eta helburuak, teknologia berriztagarrien potentzialtasunak eta mugak aztertzen ditu, besteak beste, eta lagungarria izango da izugarri teknifikatuta eta egunerokoa baina aldi berean nahiko ezezaguna den energia arazoaz jabetzeko, bai mundu mailan, baita Euskal Herrian ere.

Gorka Bueno Telekomunikazioetan Ingeniari Doktorea da eta , Teknologia Elektronikoko Irakasle Titularra da EHUn, Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoan.