"Enkarterri eta Kadagua bizirik" lelopean manifestazioa bihar, larunbata, Bilbon

2014/10/10
ELA, hainbat langileen batzorde eta hauzo elkartek manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako Bilbon Enkarterrik bizi duen egoera latza salatu eta enplegua suspertzeko neurriak eskatzeko. "Enkarterri eta Kadagua bizirik" lemapean egingo den manifestazioa Arkemako langileekiko elkartasuna adierazteko balio izango du ere.

Iragan asteazkenean eskualde honetako dozenaka ordezkari elkartu ziren Arkemako lantegiaren aurrean manifestaziorako deialdia egiteko. Era honetan, Enkarterrin dagoen langabezia tasa % 18,1 koa da, EAE rena baino puntu bi altuagoa eta ia bikoitza Europako Batasuneko langezia tasarekin alderatuta.