Enkarterrien berrindustrializazioaren aldeko manifestazioa azaroaren 6an

2010/10/29
Enkarterriak bizi duen egoera ekonomiko eta soziala oso larria da. ELAk salatu du Bizkaiko eskualde honetan bost urteko epean langabezia %54,3 igo dela. Egoera jasan ezina dela-eta, ELAk manifestaziorako egin du datorren azaroaren 6rako.

ELAk salatu du prentsaurrekoa batean eskualde honen beherakada ekonomikoa etengabea dela eta urte gutxitan milaka lanpostu galdu direla. Egoera honi buelta emateko erakunde publikoen esku hartzea exijitzen du.

Egun zuzeneko 2000 lanpostu eta zeharkako beste 1.800 lanpostu daude arriskuan. ELAren ustez gainbehera honi aurre egiteko premiazko neurriak hartu behar dira eta azaroaren 6ko manifestazioak honen aldeko lehen urratsa izan beharko litzateke.