Enplegu agentzia pribatuak indartuko dira

2011/03/29
ELAren iritziz, Espainiako gobernuak onartu berri duen Enplegu Politika Aktiboen Legediaren bitartez enplegu agentzia pribatuen zeregina zabaltzen eta indartzen da. Era berean, Lanbideri politika propio bat egiteko gaitasuna mugatzen dio eta Estatuan porrot egin duen enplegu politika jarraitzea behartzen du.

Mikel Noval eta Patxi Agirrezabala, arlo sozialeko eta komunikazio arduradunak, hurrenez-hurren, Enpleguko Politika Aktiboen Legearen inguruan ELAk duen iritzia azaldu dute Bilbon. Sindikatu honen ustez, legedia egokitu egiten da lan-erreformak ezarritako aldaketetara, eta enplegu agentzia pribatuen legeztatzea dakar, beti ere, CCOO eta UGT sindikatuen babesarekin.

 

Irakurri txostena