Enplegu publikoaren kontsolidazioa exijitzeko mobilizazioa Lakuan

2020/02/21
'Prekarioa naiz. Noiz arte? Enplegu publikoa kontsolidatu' lelopean ELAk mobilizazioa antolatu du Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan. Protestaren helburua enplegu publikoaren kontsolidazioa exijitzea izan da. Mobilizazio honekin ELAk salatu nahi izan du Administrazio Orokorreko 3.000 langiletik gora daudela behin-behinekotasun egoeran, horietako asko 20 urteko antzinatasunarekin.

Prekaritatera zigortzen dituen milaka langileren behin-behinekotasuna salatzeaz gain, ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu dio behingoz eta urgentziaz langile horien enplegua kontsolidatzeko proposamen bat egin dezala.