Enplegua ez suntsitzeko mobilizazioak hasiko dira Artium museoan

2020/08/24
Negoziazioetan aurrera egiten ez bada, irailean hiru greba egun eta greba mugagabea egingo dira 15etik aurrera.

Gasteizko Artium Museoko jendaurreko arretako langileek mobilizazio-plan bati ekin zioten uztailean, zerbitzuaren lizitazio berriaren oinarrietan aurrekontua 2018an egindako aurreko lizitazioarekin alderatuta %20 murriztu zela egiaztatuta.

Artium Zentro-Museoko publikoarentzako laguntzaileen zerbitzua osatzen duten pertsonen lanpostuak eta lan-baldintzak babesteko eta kalitatezko zerbitzua defendatzeko, langileek mobilizazioak hasi zituzten uztailean, eta harremanak izan zituzten egungo enpresa esleipendunarekin eta Aldundiarekin.

Abuztuan erabiltzaileen artean gatazka gizarteratzen jarraitu dute. Eta langileek elkarretaratzea deitu dute abuztuaren 26an, 10:30ean, Artium Museoaren aurrean, gatazkak bizirik jarraitzen duela gogorarazteko.

Gogorarazten da irailaren 4, 9 eta 11rako greba deitu dela, eta irailaren 15etik aurrera mugagabea izango dela, iragarritako murrizketak aplika ez daitezen eta lanpostu guztiak mantentzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatuko duten agiri berriak berregin daitezen lortzeko.