Enpleguaren aldeko greba Zierbenako Bunge Iberica enpresan

2022/09/13
Langileak grebara joan dira enpleguaren egonkortasunaren alde eta laneko segurtasun eta osasun arloan hobekuntzak eskatzeko

Bunge Ibércia SAU enpresak 72 langile ditu, eta olio haziak ehotzen, landare olio jangarriak fintzen eta hazi eta aletarako siloak fintzen aritzen da, Bilboko portuan.

Langileek grebara joatea erabaki dute, enpresak egindako kaleratzeen aurrean enplegua defendatzeko. Enplegua egonkortzea eskatzeaz gain, Bungeko langileek hobekuntzak eta prestakuntza eskatzen dituzte laneko segurtasun eta osasunaren arloan.