Enpleguaren prekarietatearen aldeko urrats berri bat eman du Espaniko Gobernuak

2011/08/27
ELAren iritziz Zapateroren gobernuak abuztuaren 26an onartutako lan erreformak lan eskubidetan murrizketa gehiago ekarriko ditu.

Erreforma honen erabakirik garrantzitsuena bi hauek dira:  Langileen Estatutuaren arabera  azken 30 hilabeteetan bi urte lanean zeramatzan langilea behin-betiko kontratua izatera behertzen zuen  artikulua bertan behera  uztea eta, bestetik, formakuntzarako kontratu berri baten bitartez 30 urte baino gutxiago dituzten langileek behin-behineko kontratua izango dutela Gutxiengo Soldataren %ko 75a jasoz.

ELAk ez du onartzen erreforma hau, ezta dekretua aurrera ateratzeko modua ere. Dekretua inolako eztabaida sozialik gabe abuztuan onartu dute eta honek agerian utzi du Estatuan hain nabarmena den demokrazia eza. Berriro ere, Kostituzioaren erreformarekin gertatu zen bezala, botere politikoak ekonomikoen menpe daudela agerian geratu da.

Azkenik, ELAk ezin ditu onartu Valeriano Gomez Lan Ministroak dekretua aurkezterakoan egindako adierazpenak. Bere esanetan, langabezian egotea baino hobeto da behin-behineko kontratua izatea. ELAren iritziz lotsagarria da Espainiako Gobernuko Ministroak honelako astakeriak esatea prekarietateak lan baldintzen galera eta kanporatze erreza eta merkea dakarrenean.