Enpleguaren bilakaera kaskarrak darrai

2010/10/29
Enpleguaren bilakaera oso txarra izan da Hego Euskal Herrian urteko hirugarren hiruhilekoan, 11.900 enplegu suntsitu baitira (8.350 gizonetan y 3.550 emakumeetan).

Kontuan izan behar da, gainera, biztanleri aktiboa 13.100 pertsonatan jaitsi izan ez balitz, gertatu den bezala, enplegu murrizketa askoz handiagoa izango zela. 

Gainera, behin-behinekotasun tasa 1,2 puntutan igo da, aldi-baterako enplegua suntsitzen jarraitzen denaren seinale, oso merke ateratzen dena enpresentzat. Begi bistakoa da lan erreformak behin-behinekotasuna murriztuko zuenaren argudioa faltsua suertatu dela, beste behin ere.

Enpleguaren bilakaera honek oraindik ageriagoan jartzen du Eusko Jaurlaritzak gaur onarturiko aurrekontu proiektua ezegokia dela dauden beharrizanei erantzuteko. Proiektua guztiz murriztailea da, eta krisia areagotzeaz gain, desenplegu eta gizarte babesik eza gehituko ditu.