Langabeziaren egoera larria areagotu da

2010/02/02
Hego Euskal Herrian, 2010eko urtarrilean, 178.965 pertsona izan dira INEMeko zerrendetan izen emanda zeudenak, joan den hilabetean baino 10.111 pertsona gehiago, eta 2008ko urtarrilean baino 73.807 gehiago.

ELAk gogorarazten du sektore pribatua krisian dagoen egoera honetan, are eta garrantzitsuagoa dela sektore publikoak ardura hartu, eta politika fiskalen eta sozialen bidez ekonomia bultzatzea.   

Sindikatuaren ustetan tamalgarria da krisia sortu duten arrazoien aurkako inolako neurririk ez dela hartzen ari. Gainera, prekarietatearen bidean jarraituz, urtarrilean sinatu diren kontratuen %91,8 behin-behinekoa da. Honekin garbi geratzen da malgutasun handiagoaren eskaerek, enpleguaren kalitate eskasean eta bilakaera txarrean sakondu baino ez dutela egingo. Hau guztiagatik, krisia langileek ordaintzera nahi dutenen aurka antolatzen eta borrokatzen jarraitu behar dugu.