Enpleguaren egoerak larria izanez jarraitzen du

2010/04/30
Enpleguak azken hiruhilabeteotan izan duen bilakaeraz Espainiako Estatistika Istituak plazaratutako datuek biztanleria ez-aktiboaren igoera da, bereziki emakumeena erakusten dute.

Daturik adierazgarriena biztanleria ez-aktiboaren igoera da, bereziki emakumeena, eta honek, lana bilatzearen zailtasunak ikusirik, milaka pertsonek hau bilatzeari uko egiten diotela erakusten du.

2010eko lehen hiruhileko Hego Euskal Herriko enpleguaren datuek nolabaiteko egonkortzea erakusten dute.

Hala ere, txarrak diren datuak daude oraindik ere, adibidez, emakumeen gogogabeziaren igoera. Izan ere, aktiboki enplegu bat bilatu duten emakume kopurua 7.150ean murriztu da hiruhilekoan.

Beste ezaugarri txar bat behin-behineko kontratudun biztanleria 1.900 pertsonatan igo dela da (600 gizonezkoen kasuan eta 1.600 emakumeenean).