Enpleguaren egoerak ez du hobera egingo politikak aldatzen ez diren bitartean
Langabezian izena emandakoen kopurua azken urtean jaitsi izanak ez du suposatzen enplegua sortu denik. Hau jendeak lana bilatzerako orduan duen itxaropen ezagatik eta askok eta askok langabezia saria jasotzeko eskubiderik ez dutenez, langabezia zerrendetan ez dutelako izenik ematen gertatzen da.
Hala eta guztiz ere, langabetuen %48k ez dute inolako langabezia prestaziorik jasotzen. Eta kotizaziopeko langabezia saria jasotzen dutenak 3tik 1 baino gutxiago dira. Hau da diru kopuru altuena duen prestazioa (929,9 euro bataz beste EAEn eta 927,5 euro bataz beste Nafarroan pasa den abenduan). Bestalde, %20,8k gizarteratze errenta edo subsidioa jasotzen du, kotizaziopeko prestazioak baino diru kopuru askoz txikiagoa suposatzen duena.
Gainera azken urtean langabezia prestazioen gastua %11,9 jaitsi da HEHan murrizketa eta doitze politiken ondorioz, 17,2 milioi euro gutxiago suposatzen du honek.
Honen aurrean instituzioetatik bi aukera dituzte; egoera mozorrotzen saiatu, langabezia jaisten ari dela argudiatuz gizartea engainatzeko asmoarekin, edo kondizio honetara eraman gaituzten eta jendea pobrezian itotzen ari diren politikak aldatu.
Gizartearen eta enpleguaren egoera okerrera doa oraindik ere HEHan, eta bakarrik antolakuntza eta borrokaren bidez lortuko dugu egoera honetara bideratu gaituzten politikak aldatzea.