Enpleguari buruzko azken datuek argi uzten dute lan erreformek eta murrizketek langabezia handitzen dutela

2012/01/27
EPAko azken datuek erakusten dutenez, 2011ko azken hiruhilekoan 176.000 langabetu izan dira Hego Euskal Herrian, aurreko hiruhilekoan baino 10.600 gehiago eta 2010eko azkeneko hiruhilekoan baino 25.400 gehiago. Gainera, azken urtean 20.200 lanpostu suntsitu dira.

Sindikatuaren ustez datu hauek argi uzten dute gobernuek eta elkarrizketa soziala deritzonak egiten ari diren lan-erreformek eta murrizketek, langabezia jaitsi beharrean, enpleguaren eta babes sozialaren egoera okertu besterik ez dutela egin.

Oso larria da, gainera, gobernuetan daudenek ez dutela inongo ardurarik hartzen, eta egoera honetara bultzatu gaituen beraien politikaz harro sentitzen direla.

ELAk sindikalismo aldarrikatzailearen aldeko apustua egiten du, soilik negoziazio kolektiboaren eta mobilizazioaren bitartez hobetuko delako langileon egoera.