Enplegurik gabeko pertsonak zenbatzen dituzte gobernuek, lasai asko

2009/02/03
ELAren aburuz, langabeziari buruz ezaguturiko azken datoek gobernu ezberdinek orain arte eginiko aurrikuspenak bertan behera uzten dituzte.

Hori gertatzen den bitartean, bere politika ekonomikoak aldatzeari uko egiten diote eta itxurazko neurri hutsalekin ordezkatzen dituzte.

Hori gutxi balitz, babes sozialeko mailak ( desenpleguaren  babbesa) estaldurarik gabe uzten du langabezian dauden pertsonen gehiengo handi bat.

ELAren eritziz, inoiz baino beharrezkoagoa da gastu soziala handitzea eta egoera honetara bideratu gaituzten politiken aldaketa.