Enpresa akordioa Arcelor taldeko Industrias Zarran

2008/09/08
Akordioak hiru urteko iraupena izango du. 2007rako 1.500 euro+%4,80ko soldata igoera jasotzen du, 2008rako 750 euro eta KPI+%0,60koa eta 2010erako KPI+%0,60. Lan ordutegia Bizkaiko lan hitzarmenaren azpitik 16 ordutan murriztuko da Galdakaoko enpresa honetan.

ELAren esanetan honelako akordioek agerian uzten dute duela hilabete batzuk UGT eta CCOO sindikatuek Bizkaiko patronalarekin lortutako akordio sektoriala. Izan ere gero eta gehiago dira enpresa mailan hitzarmenak negoziatzen dituzten enpresak.
Industrias Zarrak 40 langile ditu.