Enpresa elektrikoei laguntzeko politikaren ondorioz prezioek %3 egin dute gora
ELAk salatzen du Estatu espainiarreko gobernuaren energia politikak eragin duela prezioen gorakada hau. Nabaria da energia sektorea menpean duen oligopolioak prezioak bere interesen baitan ezartzen dituela. Aste ugari daramatzagu elektrizitatearen prezioen igoerekin, inolako justifikaziorik ez duten igoerak direlarik. Arazo horri aurre egin beharrean, Gobernua zerura begira hasi da euri egiteko zain. Baina zerutik erortzen dena enpresa eletrikoentzako milioiak besterik ez dira, biztanleriaren patriketatik irteten diren milioiak, horrela energia pobrezia handitu arazten delarik.
Gizartearen eros-ahalmena murrizten duen egoera honen aurrean, ELAk beharrezkotzat ikusten du energia eta elektrizitate ereduen aldaketa sakona, ingurumen eta gizartearekiko bidezkoa den alternatiba eraikiz.