UBER Bizkaia

Enpresa hitzarmenaren aldeko greba jarraipen zabala izaten ari da

2024/04/02
Bizkaiko UBEReko langile gehienek bat egin dute gaur aste honetarako deitutako 3 greba egunetatik lehenengoan. Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean.

Grebaren lehen egunean, grebak eragin handia izan du Bizkaiko UBERko GTIen jardueran, eta jarduera une batzuetan geldirik egon da. Horregatik, ELAk positibotzat jotzen du grebaren eta mobilizazioen jarraipena.

Nominei, lanaldiari eta oporrei (besteak beste) dagozkien arazoei irtenbidea emateko enpresarekin hilabete askoan izandako bileren ondoren, eta enpresa hitzarmena negoziatzen hasita, enpresak ez du negoziatzeko benetako borondaterik.

Hori dela eta, langileek (80 pertsona inguru) apirilaren 2, 3 eta 4rako hiru greba egun deitzea erabaki dute.

Errebindikazio nagusiak honako hauek dira: soldata igotzea, benetako lanorduak lanaldi gisa zenbatzea, oporrak behar dituzten heinean eskatu ahal izatea, nominak aldatzea ulergarriagoak izan daitezen, ibilgailuetan segurtasun handiagoa izatea, bai langileentzat bai erabiltzaileentzat, autoak enpresaren instalazioetan aparkatu ahal izatea eta gaueko eta jaiegunetako plusak finkatzea.

Gainera, salatu duten Madrilen ari direla lan baldintzak negoziatzen Euskal Herriko egoera ekonomiko eta soziala kontuan hartu gabe.

Bihar, apirilak 3, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Aldundiaren aurrean, 11:00etan, eta arratsaldean, 17:00etan, enpresaren atarian.