caf
Enpresak Beasain eta Irunen dituen lan zentruetan hobekuntza nabarmenak hitzarmen berriari esker
Gipuzkoako metalean erreferente den CAF enpresan, Beasain eta Irungo zentruetan 3.000 langiletik gora egiten dute lan. Hitzarmen berriaren negoziaketan jardun dira urte hasieratik, eta enpresak langileen nahiak betetzen ez zituela ikusita, produkzioa gelditza erabaki zuten.
Guztira 26 orduko lan uzteak egin eta enpresari mobilizazioak gogortuko zirenaren jakinarazpena egin ostean iritsi da akordioa.
ELAk argi izan du hasieratik, inundik inora ez zirela atzerapausuak onartuko, izan ere enpresak lanaldiaren malgutasuna handitu nahi izan du eta bajen konpentsazio ekonomikoa murriztu. Langileek tinko eutsi die eta atzerapausurik ez egotea lortu dute.
Akordioak, ELArentzat garrantzitsuak diren hainbat eduki biltzen ditu. Hala nola, KPItik gorako soldata igoerak, lanaldi murrizketa, 390 langileren finkotasuna, eskulan zuzenean gutxieneko plantila bermatzea, 9 miloiko inbertsioa egitea Beasaingo zentruan, estres termikoari aurre egiteko neurriak etabar.
ELAk argi du, langileen antolatzeko gaitasuna ezinbestekoa dela lan baldintzetan hobetzen jarraitzeko.