Knorr Bremse (lehen Icer Rail)
Enpresak ezarritako ekoizpen baldintza jasanezinen aurka deitutako 5 greba egunetako azkena da gaur
Langileek Udaletxearen Plazan elkarretaratzea egin dute grebaren azken egunean. Bost greba egun hauengatik, enpresa azken hilabeteetan ezarri dituen lan karga eta erritmo jasanezinez hitz egiteko biltzea onartu behar izan du. Lan karga eta erritmo hauengatik 3 langile kaleratu dituzte.
Knorr Bremse enpresako (lehen Icer Rail) lan giroa korapilatsua da aspalditik, zuzendaritzaren jarrera autoritarioagatik eta konpontzen ez diren lan osasuneko arazoengatik. Horri gehitu behar zaio enpresak lan karga eta erritmo jasanezinak ezarri dituela azken hilabeteetan, eta 3 langile kaleratu dituela horrengatik.
Egoera honen aurrean, ELAk (9 ordezkaritik 5 ditu batzordean) 5 greba egun eta mobilizazioak deitu zituen aste honetarako. Greba eta mobilizazio horiek enpresa batzordearekin biltzea behartu dute, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enplegu Departamentuaren bitartekaritzarekin. Bilera horretan, langileek eta ELAko atal sindikalak lan harremanak normalizatzea eta lan gatazka bideratzea espero dute.