SIDENOR AZKOITIA

Enpresako behin-behinekotasun onartezinaren aurka mobilizatu dira langileak

2023/03/28
Pasa den ostiralean mobilizazioa egin zuten enpresako 340 langiletik 52 behin-behineko kontratuarekin ari direla lanean salatzeko (langile batzuk 6 urte daramatzate behin-behineko kontratuarekin). Enpresari arazoa hau konpontzeko exijitzen diote.