Zangozako CENER

Enpresako teknikariak lan baldintzak hobetzeko mobilizatu dira

2025/06/13
Txandak hobeto antolatzea, kontziliazioa hobetzea eta azpikontratazioa mugatzea eskatzen dute.

Zangozako CENER lantegiko teknikariak mobilizazioei ekin diete beren lan baldintzak hobetzea eskatzeko, eta beren aldarrikapenak lanaldia arautzeko eta bizitza pertsonala eta profesionala uztartzea bermatzeko premian zentratu dira.

CENER, energia berriztagarriei buruzko ikerketa aplikatuko erreferentziazko zentro teknologikoa da, eta 230 langile inguru ditu, horietako asko teknikariak. Erakundeak bost arlo estrategikotan garatzen du bere jarduera: energia eolikoa, eguzki energia termikoa eta fotovoltaikoa, biomasa, hiriko trantsizio energetikoa, sareko integrazioa, biltegiratze elektrikoa eta hidrogenoa.

Enpresa batzordeak (ELAk 5 ordezkari ditu eta LABek4) zuzendaritzari helarazi dizkio lan baldintzak hobetzeko teknikarien aldarrikapenak. Aldarrikapen nagusia lan txanden antolaketaren ingurukoa da, enpresak txandak etengabe aldatu eta egokitzen baititu bere interesen arabaera, lana eta familia uztartzea eragotziz.

Era berean, eskaerek funtsezko beste alderdi batzuk ere jasotzen dituzte, hala nola laneko arriskuen prebentzioan hobekuntzak egitea, azpikontratazioa mugatzea eta 55 urtetik gorako pertsonak gaueko txandetatik salbuestea.

Langileak mobilizatzen hasi dira eta kontzentrazioak egin dituzte lantokiaren aurrean. Kontzentrazio horietan, zuzenean kaltetutako pertsonek ez ezik, beste zentro batzuetako langileek ere parte hartu dute.