Enpresariek Bizkaiko komertzioko langileen eskaerei muzin egin diete

2005/02/08

Gaur otsailak 8, 2005ean 2 jai egunetan (uztailak 3 eta abenduak 4) irekitzeko akordioa lortu dute komertzioko banaketa sektoreko enpresa handi eta ertainek Bizkaian

ELAk akordio honen balorazio negatiboa egin du komertzioko langileen lan baldintzak okertzen dituelako eta ez dituelako kontutan hartu sektoreko langileen gehiengoaren eskaerak. Gogoratu dezagun urtarrilaren 16an sektoreko langileak masiboki manifestatu zirela jai egunetan irekitzearen aurka.

Bi egunetan irekitzeko akordio honek ez du ELAren planteamenduetan aldaketarik ekarriko, igande eta jai egunetan irekitzearen aurka borrokan jarraituko dugu.

ELAk LABekin batera igande eta jai egunetan ez irekitzeko kanpainarekin aurrera jarraitzeko asmoa du, eta irekitze hauek bilatzen dituzten enpresei bere aurrean izango gaituztela esan nahi diegu ELAtik, irekitze hauek ez zaizkie doan aterako.