Enpresarien irabaziak, inflazio altuaren errudun nagusia

2008/01/14
Aurreikuspenak bete dira, eta 2007. urtean inflazioa %4,2 izan da Espainian, Europako Batasuneko inflazioa nabarmenki gaindituz. Espainiako gobernuaren ordezkariek garrantzia kentzen ahalegindu diren arren, datuak ezin txarragoak dira. Egoera honen arrazoietariko bat ugazabek izan dituzten irabaziak dira.

ELAren idazkari nagusiaren alboko Adolfo Muñozek egindako iritzi artikuluan inflazioaren gorakadaren arrazoiak zehazten ditu. 'La responsabilidad del aumento de la inflación en modo alguno es de los salarios' izeneko artikulua web gune honetan bertan irakurri daiteke.