Enpresek lortutako etekinen gainean ordaindutako benetako tasa batez beste %15,4koa izan da

2011/10/12
Euskal Autonomia Erkidegoan, laneko errentak dituztenek PFEZean (Pertsona Fisikoen Gaineko Zerga) batez beste 21.274,42 euroko errenta aitortu zuten 2007ko ekitaldi fiskalean (2008an egindako aitorpena, eskuragarri dagoen azken datua). Urte hortan bertan, jarduera ekonomiko, enpresarial edo profesionaletako zergadunek urtean batez beste 13.140 euro aitortu zituzten.

Laneko errentek urtean errenta ekonomikoek baino 8.134 euro gehiago aitortu izanak ezin hobeto adierazten du soldatapeko ez diren errentetan dagoen iruzur fiskal itzela.

Datuok, ELAk fiskalitatearen inguruan aurkeztu duen txostenean jasotzen dira. Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusia, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxurbe ikerketa bulegoko kidea izan dira aurkezpen honetan Bilbon.

Muñozen esanetan, gauden egoeran gaude patronalari kasu egin zaiolako, eta aurrerantzean ere hori gertatuko delakoaren susmoa duela aitortu du. ELAko idazkari nagusiak nabarmendu du horrela fiskaltasunaren inguruan adostasuna ezinbestekotzat jartzen duenak aurrez badakiela neurri atzerakoiak, patronalak nahi dituenak, onartuko direla, hots,  “ezkerreko neurriak hartzeari bizkarra emango dio adostasunaren izenean”.

ELAko idazkari nagusiak gogoratu du enplegua sortzeko eta elkartasuna indartzeko ezinbestekoa dela egungo fiskalitatea aldatzea.

Irakurri txostena