Enpresetako Batzordeen atxikimenduek greba orokorraren arrakasta iragartzen dute
Oso ugariak dira dagoenekoz Enpresa Batzordea nahiz Pertsonal Batzordeen eta Enpresa Txiki eta Ertainen delegatuen sostengua greba deialdiari. Hauek argiro erakusten dute aplikatzen ari diren erreforma eta doikuntzen aurrean lan munduak greba orokorrarekin erantzuteko duen grina eta gogoa.
Era berean, argi geratu da sindikatu nahiz eragile sozialek elkarrekin aurkeztutako alternatiben balioa eta egunerokotasuna, bereziki lan eta negoziazio kolektiboaren erreforma honek langileen eskubideak bortizki erasotzen duen unean.
Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa ezberdinetan Martxoaren 19 arte burutu diren asanbladak eta hartutako erabakiei buruzko datuek argi frogatzen dute lehen aipatutako sindikatuak eta eragile sozialak deitu duten GREBA OROKORRA atxikipen ugari eta zabala eskuratzen ari dela Enpresa Batzordeetan eta Pertsonalgo Batzordeetan ere. Dagoenekoz 900 Komitetik gora bere atxikimendua erakutsi dute grebarekin.
Horien artean, lurralde bakoitzean esangura eta garrantzi berezia duten enpresa eta sektore batzuk aipatzen ditugu, adibide gisa, ondoko ERANSKINEAN . Enpresa hauek industria, zerbitzuak eta administrazio publikoetako sektoretakoak dira.
Sektore publikoari dagokionez, asko dira, dagoenekoz emandako Enpresa Batzorde eta Pertsonalgo Batzordeen atxikipenak, eta baita Administrazio Publikoaren eremu ezberdinetako Sindikal Sailen atxikipenak.
Erkidego Autonomoko Irakaskuntza Publikoari dagokionez, Pertsonalgo Batzordeak beren atxikimendua eman diote grebari eta baita ere EHU/UPVkoak. Egun hauetan ere klaustro-batzarra ugari antolatuak daude grebari atxikipena emateko. Itunpeko ikastetxetako makina komitek grebaren deialdia babesten du.
Honela, Toki eta Foru Administrazioan, aipagarriak dira Enpresa eta Pertsonal Batzordeen atxikipenak Aldundietan eta udaletxe handienetan ere.
Era berean, Enpresa eta Pertsonalgoaren Batzordeak eta Sindikal Sailek lantoki ugarietan bat egin dute grebaren deialdiarekin. Erkidego Autonomoan Osakidetza, Administrazio Orokorra, Justizia... eta Nafarroan Osasunbidea, Nukleo Administrazioa eta Justizian ere.
Gizarte zerbitzutan aritzen diren enpresetan oso ugariak dira grebaren alde jasotako atxikipenak eta babesak Hego Euskal Herri osoan.
Greba orokorrerako egun gutxi geratzen direlarik, gero eta zabalagoa da deialdiarekiko atxikipena sektore guztietan eta herrialde ezberdinetan ere. Eranskineko adibide horiez gain, ehundaka eta ehundaka enpresa txiki eta ertainak ere baiezkoa eman diote grebaren deialdiari, Martxoaren 29ko greba orokorrerako bere ekarpena gehituaz.
Grebara deitu dugunok euskal langileen eskubideekiko dugun konpromisoa berresten dugu eta irmo arituko gara eraso guztien aurrean. Konpromiso hori indarturik aterako da Martxoaren 29an.